Kalitatea eta pasioa
Urepel Jatetxea

Kalitatea
Bertako eta garaiko produktu freskoa .
Arreta
Etxean bezala sentiaraziko zaitugu.
Karta eta Menuak
Zuk Zeuk aukeratu edo gomendioak segi.
Janari-intolerantziak
Janari-behar bereziak direla eta, menuak egokitzen ditugu.
Testuingurua
Donostiako Alde Zahar ospetsuan.
Konpromisoa
Ingurugiroa babesten dugu, ‘Soberakinik ez’ ekimenaren barnean baikaude.
Gure gastronomiaz goza ezazu egunero. Zergatik jai-egun bati itxaron behar Urepel Jatetxeko menuen aberastasunaz gozatzeko?.
Aukera ugari dugu egunero, menuak, haragia, arraina, tradizioa, modernitatea… Egunero dagoelako zerbait ospatzeko.
Zure gustuetara hoberen egokitzen diren menuak gomendatuko dizkizugu, Urepel Jatetxean xehetasunak zaintzen baititugu beti zure bisita paregabea izan dadin.
Gainera, zure bisitaren ezaugarrien araberako aukerarik goxoenak eskainiko dizkizugu, une bakoitzak bere zaporea, bere platera, bere bazkaria baitu.
Jatetxea
Merkatuko produkturik onenek eskaintzen duten gastronomia-aberastasuna zapore batuketa hoberenarekin uztarturik. Honek bilakatzen du Urepel Jatetxea txoko gastronomiko pribilegiatu bat. Izan ere, denetatik baitu: dastatzeko menuak, plater arinak, janari osasungarria, eta, Kantaurikoko sukaldaritza tradizionalaren aberastasunaren eta gastronomia-joera puntakoenen arteko zapore uztarketa.
Gure Donostia ederrean ezin hobeki kokaturikoa, leku pribilegiatu batean, Alde Zaharrean, Kursaal Kongresu-Jauregitik gertu; giro atsegina, hurbilekoa eta elegantea izango duzu. Gainera, sukaldarien talentua kartan nabarituko duzu. Erosoa, lasaia, lan-bileretarako paregabea; baita enpresa-bazkari eta familia-ospakizunetarako ere. Honek guztiak jatetxe eder hau txoko gastronomiko ezin hobe bilakatu du; baita Gipuzkoako hiriburu elegantera datozen turistentzat ere.
PRIMERAKO TXOKOA LEKU PRIBILEGIATUAN

Gure sukaldaritza
Tradizioaren aberastasuna modernitatearekin uztartuz bazkari oro gozamen hutsa da Urepel Jatetxean.
Kantaurikoko sukaldaritzaren tradizioak lan handia dakar atzetik: Donostiako sustraien estilo berezia XXI. mendeko gastronomia-kulturaren berrikuntzarekin nahastu behar baita Gipuzkoako hiriburuan.
TRADIZIOA ETA MODERNITATEA, ATZO ETA GAUR UREPELEN KARTAN
Plater apetatsuak
Gure kartaren aberastasuna erabilitako produktuetan datza.
Merkatuko produkturik onenak oinarri hartuta, sukaldaritza tradizionalaren eta XXI. mendeko zaporerik finenen arteko uztarketez josita baitugu Urepel Jatetxeko karta.
Gure platerak garaiko produkturik freskoenekin egiten ditugu. Lehengairik finenak Donostiako merkatu txikietan topatzen ditugulako, plateren kalitatea erabilitako osagaietan dagoelako.
GOZA EZAZU GUREKIN, EGUNERO

Ezagutu gaitzazu!!
Erabilgarritasuna zein den eska ezazu eta ezagutu ezazu gurekin egunero hemengo zaporea.
Erreserbak